AT! Euskal Kultura (2025)

Euskal kultura euskararen eremu geografikotik kanpo sustatzeko eta zabaltzeko irabazi asmorik gabeko jarduerak garatzeko laguntzeko helburua du deialdiak.
Euskal Herritik kanpo jendaurrean burutzen diren irabazi asmorik gabeko elkarte eta pertsona fisikoen kultur jarduerak babestuko dira deialdi honen bitartez, eta helburua eskatzaileen mugikortasun-gastuak ordaintzen laguntzea da.
2025ean zehar (urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra) gertatutako jarduerak laguntzeko eskabideak aurkeztu daitezke.
- Eskaerak aurkezteko epea: 2025/05/24 - 2025/06/24
- Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
- Zuzkidura: 20.000€
- Kontaktua: Alex Aginagalde | a-aginagaldelopez@etxepare.eus | +34 943 023 406
Informazio osoa eta izen ematea Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoan.