Aurelia Arkotxarekin solasean Point Culture gunean: Bruselako programa ixteko modu bikaina

Euskara. Kultura. Mundura.

2013-12-09

Eta Aurelia Arkotxa idazle, irakaske eta euskaltzainaren partaidetzarekin amaitu zen Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque 2013ko Nazioarteko Euskararen Eguna dela eta Etxepare Euskal Institutuak eta Jeunesses Musicales Federazioak Bruselan eta Valonian antolatutako euskal kulturari buruzko programa (azaroak 23-abenduak 4).

Emaitza ezin hobea izan da: euskarari buruzko hitzaldiak, euskarazko zine zikloa Cinematek Filmategian, Mikel Laboari buruzko erakusketa, Juan Mari Beltranek eskainitako emanaldi pedagogikoak eta tailerrak, Iñaki Plaza & band taldearen kontzertua, Kukai Dantza konpaniaren hiru emanaldiak...

Euskal kulturaren presentzia Bruselan segida izango du, noski. Etxepare Euskal Institutuak aurten sortutako harremanak lantzen jarraituko du, elkarrekin lanean segitzeko.  Eta Euskadiren Europar Batasunerako Ordezkaritzak Etxepare Institutuarekin eta beste bazkide batzuekin batera antolatzen duen Euskal Kultura eta Talentuaren Europar Zikloak ere aurrera jarraituko du, orain arte bezalaxe.

Esker mila partaide eta laguntzaile guztiei. Aurelia Arkotxaren hausnarketekin uzten zaituztegu!

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu