Berlin Baskisches Filmest 2025

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 14
    Aza 2025
    16
    Aza 2025
    Berlin

Berlingo Euskal Etxeak antolatuta, eta Etxepare Euskal Institutuaren babesarekin, Berlingo Euskal Zinema Jaialdiaren 7. edizioa egingo da azaroaren 14tik 16ra bitarte.

Hauxe da programa:

Popel (Errautsak) (Oier Plaza, 2025)
Azaroak 14 | 20:00
Kino Moviemento

“El impostor” eleberria irakurri ostean, Unai Eguia irakasleak ikerketa bati ekiten dio, nazien kontzentrazio esparruetara deportatutako Enric Moner kataluniar errepublikarrari zer gertatu zitzaion argitzeko. Aldi berean, Antón Gandariasek bere osaba Anjel Lekuona ikertzen dihardu, Gestapok erbestean atxilotutako bizkaitarra. Bi bideak gurutzatu eta ikerketak Pragara eramaten ditu eta František Suchý eta bere semearen historia harrigarria azaleratzen dute.  Aita-semeek bizia arriskuan jarri zuten, ezkutuan, 2.000 biktima baino gehiagoren errautsak salbatu ahal izateko.

Faisaien irla (Asier Urbieta, 2024)
Azaroak 15 | 20:00
Kino Moviemento

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da, beraz, burujabetza partekatua dauka. Urte erdia Espaniar estatuari dagokio eta beste erdia frantsesari. Laida (Jone Laspiur) eta Sambou (Sambou Diaby), irla paretik paseatzen doaz, bi pertsona ikusten dituztenean ibaia igerian zeharkatu ezinik. Egun batzuk beranduago, hilotz bat agertzen da irlan, estatu batek besteari burujabetza ematen dion ekitaldian. Ze estatu arduratuko da hilotzarekin?

Errio (Ibon Gaztañazpi, 2024)
Azaroak 16 | 20:00
Kino Moviemento

Nolatan lehiatu zuen Oria bezalako ibai koxkor batek Rin, Tamesis, Sena, Guadalquivir eta Europako beste ibai garrantzitsuenekin XVI. mendetik aurrera? Oharkabean pasa den historia handiko lekua da Orioko errioa: Altxerriko leizea, balea arrantza, Europa osoko erreferentziazko ontziolak, baserri-bizitza….Nagore Urdapilleta arraunlariaren eskutik, Oria ibaian gorako bidaia da dokumental hau, errioko historia, istorioak eta leku harrigarriak ezagutuz.

Euskal zinemari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>