Basque Audiovisual ekimena European Film Market azoka garrantzitsuan egongo da, Berlinen

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-11-23

Basque Audiovisual ekimenak, Etxepare Euskal InstitutuaZineuskadi eta Eiken Cluster-aren lankidetzaz, 2018an ICEX-ek European Film Market azokan  duen standean tarte bat izango du. Berlinale zinema jaialdiaren testuinguruan antolatzen den zine industriaren nazioarteko azoka garrantzitsuenetako bat da hori eta euskal ekoizleentzako topagune ezin hobea da harremanak landu, industrian duten tokia indartu eta aurkeztutako proiektuen eskubideak negoziatzeko.

Basque Audiovisual ekimenak, Etxepare Euskal Institutua, Zineuskadi eta Eiken Cluster-aren lankidetzaz, 2018an ICEX-ek European Film Market azokan  duen standean tarte bat izango du. Berlinale zinema jaialdiaren testuinguruan antolatzen den zine industriaren nazioarteko azoka garrantzitsuenetako bat da hori eta euskal ekoizleentzako topagune ezin hobea da harremanak landu, industrian duten tokia indartu eta aurkeztutako proiektuen eskubideak negoziatzeko.

Standean garapenean eta/edo ekoizpenean dauden eta 2017. urte honetan estreinatutako proiektu zinematografikoen katalogoa banatuko da. Bestalde, Euskadiko eta nazioarteko profesionalen artean networking-a bultzatzen jarraitu eta Berlinalen izango duten partaidetzari ahalik eta probetxu handiena atera ahal izateko, jaialdirako akreditatutako profesionalen artean harremanak errazteko matchmaker bat jarriko da eskuragarri.

EFMn parte hartzen duten euskal enpresek Etxepare Euskal Institutuaren laguntza jaso ahal izango dute bidaia, ostatu, eta akreditazio gastuei aurre egiteko (gehienez 1.000€). Nazioarteko Ikusentzunezko Azoketarako diru-laguntzak eskatu beharko dira horretarako 2018an.

Deialdi hau 2018ko ekainean argitaratuko da eta irailera arteko epea egongo da eskaerak aurkezteko. Baldintza bakarrak dira ikusentzunezko enpresa edo autonomo gisa IAEn altan egotea eta EAEn egoitza soziala izatea. NFE eta Iparraldeko Herri Elkargoan egoitza soziala duten enpresek ere eskatu ditzakete laguntzak, euskarazko proiektuak lantzen badituzte.

Informazio gehiago

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.