Basque Audiovisual Zinemaldiko 66. edizioan izango da lehenengo aldiz
2018/09/21
Euskara. Kultura. Mundura.
Irailaren 21etik 29ra bitartean egingo den Donostiako Zinemaldiak lehen aldiz Basque Audiovisual marka jasoko du Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren baitan Zineuskadik Etxepare Institutuarekin eta Eiken Clusterrarekin adostutako lankidetzari esker.
Irailaren 21etik 29ra bitartean egingo den Donostiako Zinemaldiak lehen aldiz Basque Audiovisual marka jasoko du Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroaren baitan Zineuskadik Etxepare Institutuarekin eta Eiken Clusterrarekin adostutako lankidetzari esker.
Gune hori San Telmo museoko klaustroaren eremuan egongo da irailaren 24tik 26ra bitartean, eta 60 proiektu zinematografiko dituen katalogoa banatuko da bertan. Horietatik 24 daude garapenean, 15 produkzio-faseren batean, eta 21 2017ko irailetik gaur arteko tartean amaitu eta/estreinatu dituzte. Guztira, argitalpenak 42 enpresaren lanak jasotzen ditu: Adabaki Ekoizpenak, Altube Filmeak, Amania Films, Area Audiovisual, Arena Comunicación, Arquetipo Comunicación, Atera Films, Bainet TV, Baleuko, Basque Films, Barton Films, Blogmedia, Demeter Films, Dibulitoon Studio, Doxa Producciones, Dynamite Films, Einarte Produkzioak, Esrec, Euskadi Movie AIE, Fragil Cinema, Gastibeltza, Haruru ilmak, Irusoin, Izar Films, Kanaki Films, Komiki Films, Kubelik Films, Lamia Producciones, Laniakea, Last Horse Studio, Leize Producciones, Lumiere Produkzioak, Marmoka Films, Pimpi&Nella Films, Sayaka Producciones, Sincro Producción e Imagen, Sonora Estudios, Sr&Sra Producciones, Talka Films, Taui Media, Txintxua Films eta Zinema Varietés.
Euskadiko proiektu esanguratsuenen artean, Jaialdiko hainbat sekziotan ikusgai izango diren hogei filmak daude: Sail Ofiziala (Dantza), New Directors -Zuzendari berriak- (Oreina), Zabaltegi-Tabakalera (592 metros goiti), Perlak (Un día más con vida), Culinary Zinema (Y en cada lenteja un Dios, Bihar dok 13), Zinemira (Mudar la piel, Black is Beltza, Bajo la piel del lobo, Basque Selfie, Baúles, Errementari, Gallo, Gure Oroitzapenak, Izaro, Lady Off, La noche nos lelva, Margolaria) eta Euskal Zinemaren (Jainkoak ez dit barkatzen) eta Eitb (Vitoria, 3 de marzo) galak.
Bestalde, Gariza Films ekoiztetxeak Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hartuko du parte Lara Izagirrek zuzendutako Ane & Peio, maitasun istorio bat piper artean proiektuarekin. Abentura handi bihurtuko den Ane & Peio izeneko road trip honetan, Ane Peioren bila joango da ezkutuan. Bere lehenengo amodioa izan zen Peio, eta Anek ez du 12 urte zituenetik ikusi.
2014. urtetik, Industria Sailak Focus on ekimena antolatzen du. Horren arabera, lurralde jakin bateko profesionalen talde bat Donostiako Zinemaldira joaten da harreman profesionalen Sarea zabaltzeko eta Industriako jardueretan parte hartzeko asmoz. Aurtengoan, Estoniako, Letoniako eta Lituaniako hamabost ekoizleko ordezkaritza joango da Donostiara Zinemaldia gertu-gertutik ezagutzeko eta Euskadiko eta Glocal lurraldeetako profesionalekin biltzeko asmoz. Zineuskadik Glocal Cinema sarearen bidez antolatzen duen koprodukzioko topaketa informala da.
Bestalde, Zineuskadik bultzatutako Zinema Euskaraz programari esker, Haurrentzako Zinema sailak euskarara modu esklusiboan bikoiztutako filmen aukeraketa eskainiko du Donostiako Trueba zinema-aretoetan txikiei zuzenduta Oihaneko Kuadrila, Maya Erlea-Ezti jokoak, Richard Zinkoina, Sagu & Pagu: altxor Handia eta Ninjago Lego. Gainera, goizero, Paddington 2 filma eskainiko dute euskarara bikoiztuta Belodromoan.