"Basque Music" azoka eta jaialdietan entzungo da aurten ere

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-06-15

‘Basque Music’ zigilupean, Euskal Herrian egindako musika estatu mailako eta nazioarteko azoka eta jaialdietan entzungo da berriz ere Euskal Herriko Musika Bulegoa, Etxepare Institutua eta Euskadiko Soinuak-en (Eusko Jaurlaritza) laguntzarekin.

‘Basque Music’ zigilupean, Euskal Herrian egindako musika estatu mailako eta nazioarteko azoka eta jaialdietan entzungo da berriz ere Euskal Herriko Musika Bulegoa, Etxepare Institutua eta Euskadiko Soinuak-en (Eusko Jaurlaritza) laguntzarekin.

Talde eta bakarlariei zuzendutako hiru deialdi jarri dira abian Mercat de la Música de Vic (Vic, irailak 13-17), Monkey Week (Sevilla, urriak 12-14) eta BIME pro (Bilbo, urriak 25-27) azoketako showcase desberdinetan parte hartu ahal izateko. Izena emateko epea uztailaren 1ean amaituko da.

Mercat de la Música de Vic azokan, urriaren 16an, Euskal Herria Sona jaialdia aurkeztuko da. Horrekin batera, Euskadiko ordezkaritzak ohikoak dituen showcasea eta luncha ere egingo dira, erakundeetako eta musikaren sektoreko zenbait eragilerekin batera.

Showcasean parte hartuko duen artista aukeratzeko deialdia irekita dago jada eta azkeneko erabakia MMVV-eko antolakuntzak hartuko du. Aurkeztu beharreko proposamenak formatu txikikoak izan beharko dira (hiru partaide askoz jota, bateriarik gabe). Izena emateko jarraitu esteka hau.

Bestetik, urriaren 12tik 14ra Monkey Week azoka ospatuko da Sevillan. Aurreko urteetan bezala, euskal talde ugarik egingo dituzte emanaldiak azoka horretan eta nahi duten eragile guztiek izango dute bertaratzeko aukera, azoka/jaialdi horretako antolatzaileekin sinatutako hitzarmenari esker. Han jo nahi duten taldeek jaialdiaren webgunetik egin dezakete eskaria.

Showcase zirkuitoan parte hartuko duten hiru euskal talde edo bakarlarien aukeraketaz Monkey Week-eko antolatzaileak arduratuko dira. Jatorrizko herria sartzean, jaialdiren antolatzaileek taldea edo bakarlaria Basque Music-en eskutik doala ulertuko dute. Hiru talde hauek bi zuzeneko emateko aukera izango dute.

Azkenik, Bilboko BIME pro azokan (urriak 25-27), iaz bezala, Euskal Herriko bi taldek hainbat nazioarteko profesional eta programatzaileren aurrean showcasetan parte hartzeko aukera izango dute. Honetaz gain, BEC-eko espazioan euskal profesionalei zuzendutako ekintza bat ere egingo da.

Showcasetan parte hartzeko deialdia uztailaren 1era arte egongo da irekita eta hau da izena emateko esteka. Showcase gauean parte hartuko duten euskal talde edo bakarlarien aukeraketaz BIME pro-ko antolatzaileak arduratuko dira. Talde hauek Bilborock aretoan kontzertu bat emateko aukera izango dute, urriaren 26an.

Deialdi hauen inguruan argibide gehiago nahi izanez gero ondorengo emaila eta telefonoa daude erabilgarri: idazkaritza@musikabulegoa.eus / 945 123 391

Bestalde, Poloniako Katowice hirian urriaren 25etik 29ra ospatuko den Womex aozkan ‘Basque music’ standa izango du erakustoki eta lanleku euskal musikaren sektoreak. Laster jakingo da erakustaldiren bat antolatzeko aukerarik izango den.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu