Berlingo euskal etxeak Lasa eta Zabala eta Loreak filmak erakutsiko ditu aurrenekoz Berlinen

Euskara. Kultura. Mundura.

2015-11-02

Gernika Deutsch-Baskischer Kulturverein Euskal Etxeak hirugarren euskal film astea antolatu du Berlingo Kino Moviementon . Azaroaren 5etik 8ra euskal zinemaren hiriburu bihurtuko da Berlin. Zinemaldiaz gain, hitzaldi, proiekzio, idazle topaketa eta irakurraldiz beteta dator hilabetea.

Lau egunean, fikziozko hiru filme eta dokumental bi proiektatuko dira Berlingo Moviemento aretoan, Alemaniako zine aretorik zaharrenean. Hasteko, azaroaren 5ean Lasa eta Zabala filma aurkeztuko du Pablo Malo zuzendariak Berlindarren aurrean.

Hilaren 6an, ostiralez, Karmele Jaiok bere obran oinarritutako Amaren eskuak filma aurkeztuko du. 2013an Mireia Gabilondok zuzendutako lana idazleak azalduko du eta ondorengo hitzaldian ikusleen galderei erantzun. Larunbatean, azaroak 7, berriz, Ander Iriarte zuzendari gazteak bere Echevarriatik Etxeberriaradokumentala aurkeztuko du. Igandean luzemetrai bi izango dira ikusgai. Lehenik, Juanmi Gutierrezek  aurkeztuko du bere Ateak zabalduz, okupazioaren inguruko dokumentala.

Jaialdiari amaiera emateko, Oscar sarietarako aurre-hautagai den Loreak filma ikusteko aukera izango dute.
Antolatzaileen ustetan, programazio erakargarria lotu da, lau autorek aurkeztuko dituzte beraien lanak eta hirugarren edizioa izanik publiko leiala eta finkoa dago. Hori dela eta, aurreko edizioetako ikusle kopurua handitzea espero da.

Zinemaldiaz gain hainbat ekitaldi prestatu ditu Euskal Etxeak azarorako. Hilaren 6an, paraleloki ,Karmele Jaio idazlearekin irakurketa eta solas bat prestatu dute.
Azaroaren 17an, Ludger Mees historialariak Una esvastica sobre el Bidasoa dokumentala aurkeztuko du eta han azaldutako gaien inguruko hitzaldia eskaini. Azaroaren 27an, Irati Elorrieta eta Danele Sarriugartek beraien lanaren eta Berlin hiriaren inguruko solasaldi eta irakurraldia eskainiko digute.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.