Bernardo Atxaga Katedraren programak aurrera darrai New Yorken

Euskara. Kultura. Mundura.

2016-10-06

Urriaren 5ean abiatu zen  Bernardo Atxaga Katedraren aurtengo programa, hilaren  7ra bitartean  CUNY City University of New York-eko The Graduate Center-en egingo dea. Horren baitan, “Language ideology and Political Practice in Basque Language Revival”  mintegia eskaintzen ari dira Jacqueline Urla Massachusetts Amherst Unibertsitateko Katedraduna eta Esti Amorrortu Gómez doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.  Euskararen estandarizazioa edota hiztun berriak lortzeko ahaleginak ari dira aztertzen. Doktorego tesia Hizkuntzalaritzan egiten ari diren hamar ikasle parte ahrtzen ari dira,  Glotopolitikako ikasleak gehienak. Programari buruzko zehaztasun gehiago.

The Graduate Center-eko Literatura eta Hizkuntza Hispaniar eta Luso- Brasildar programaren zuzendari Jose del Vallek egin zuen programaren aurkezpena urriaren 5ean, eta ezer baino lehen Institutuarekin 2012. urtetik izandako harremana goraipatu zuen, eta era berezian eskertu nahi izan zuen  Mari Jose Olaziregi  Etxepareko unibertsitate alorreko arduradunaren lana, urte guztiotan hartu dituen ardurak eta egin dituen proposamenak direla eta. 

(..)

 

Urriaren 5ean abiatu zen  Bernardo Atxaga Katedraren aurtengo programa, hilaren  7ra bitartean  CUNY City University of New York-eko The Graduate Center gunean eskainiko dena.   Horren baitan, “Language ideology and Political Practice in Basque Language Revival”  izeneko mintegia eskaintzen ari dira Jacqueline Urla Massachusetts Amherst Unibertsitateko Katedraduna eta Esti Amorrortu Gómez doktorea eta Deustuko Unibertsitateko irakaslea.  Euskararen estandarizazioa, hiztun berriak lortzeko ahaleginak edota hizkuntzari eta hiztunei buruzko diskurtsoa ari dira aztertzen.  Doktorego tesia Hizkuntzalaritzan egiten ari diren hamar ikasle ari dira ikastaroan parte hartzen programan, Glotopolitikako ikasleak horietako gehienak. Programari buruzko zehaztasun gehiago.

 

The Graduate Center-eko Literatura eta Hizkuntza Hispaniar eta Luso- Brasildar programaren zuzendari Jose del Vallek egin zuen programaren aurkezpena urriaren 5ean, eta ezer baino lehen Etxepare Euskal Institutuarekin 2012. urtetik izandako harremana goraipatu zuen, eta era berezian eskertu nahi izan zuen  Mari Jose Olaziregi  Etxepare Institutuko unibertsitate alorreko arduradunaren lana, urte guztiotan hartu dituen ardurak eta egin dituen proposamenak direla eta.  Olaziregik berak ere esker on hitzak izan zituen  CUNY unibertsitateko The Graduate Center-eko irakasleen zein  ikasleen aldetik izandako harrera bikainagatik.

Mintegiaz gainera, urriaren 7an  Urlak eta Amorrortuk “Becoming an active Speaker: the Case of Young New Speakers of Basque” hitzaldia ere eskainiko dute, hau ere The Graduate Center-en, arratsaldeko 18:30etan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu