Berri Txarrak eta euskara #1
Euskara. Kultura. Mundura.
Berri Txarrak taldearen ibilbidea amaierara heltzen ari da. Nazioarteko bira bati ekin diote urte honetan zehar eta, Institututik, eurek euskara munduan zehar zabaltzeko egin duten ahaleginari aitortza bat egin nahian, pasa diren lekuetako jendearen testigantzak jasotzen dituen bideo bilduma bat ekoitzi da, aldian-aldian argitaratuko ditugunak.

Ez dago dudarik: Berri Txarrak rock talde nafarra, gaur egun, musikaren esparrutik euskal kultura eta, batez ere, euskara mundura zabaldu izanaren adibide bikaina da. Izan ere, horren adierazgarri da, esaterako, 2017. urtean Euskal Herriko Musika Bulegoak antolatzen dituen sarietan jaso zuen Etxepare Euskal Institutua Musika saria, hain zuzen ere, euskal kultura mundu mailan sustatu izana saritzen duena.
Euren 25 urteko ibilbide luzea amaierara heltzen ari da: azaroaren 23an emango dute azken kontzertua Iruñeako Navarra Arenan. Horren aurretik, ordea, nazioarteko bira oparo bati ekin zioten udaberrian, eta kontinente ezberdinetatik igaro dira honezkero. Egoera baliatuz, bost bideoko bilduma bat ekoitzi du Institutuak Berri Txarrak taldearekin batera, eurek munduan zehar egin duten euskararen sustapena agerian jartzeko.
Lehen bideo honetan, maiatzean zehar Ameriketako Estatu Batuetan zehar egin zuten biran elkarrizketatutako pertsona batzuk ageri dira, eta eurentzako euskaraz egindako musikak zein eragin izan duen azaltzen dute.