"Bertsolaria Euskal Herrian & El Payador en Argentina" hitzaldia La Platan
2014/07/16
Euskara. Kultura. Mundura.
Ostegun honetan, uztailaren 17an, euskal bertsolarien eta amerikar payadoreen arteko antzekotasunak eta ezberdintasunak izango dituzte mintzagai Argentinako Universidad Nacional de La Plata-n. Xabier Rico bertsolari gasteiztarra eta Juan Alberto Lalanne Chascomuseko payadorea izango dira hitzaldiaren protagonistak.
Etxepare Euskal Institutuak La Platako unibertsitatean duen Euskara eta Euskal Kultura irakurletzak antolatu du hitzaldia; izan ere irakasle berria dago bertan udaberriaz geroztik: Daniel Oiarbide; berak hartu ditu bere gain unibertsitateko eskolak nahiz gure hizkuntzaren eta kulturaren inguruko bestelako ekitaldi osagarriak, biharko hitzaldi interesgarria kasu. Argentinako ikasturte berriak pasa den maiatzetik abendura bitartean iraungo du.
"Bertsolaria Euskal Herrian & El Payador en Argentina" hitzaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da, UNLPko Ekonomia Fakultateko 002 gelan.