Folk Canada Conference: Besaide
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Urr 202618Urr 2026
Ontario
Besaide taldeak Folk Canada Conference nazioarteko jaialdiaren hurrengo edizioan parte hartuko du. Ontario (Kanada)n egingo da jaialdia, urriaren 14tik 18ra, BASQUE.MUSIC. plataformak antolatutako showcaseari esker.
Folk Canada Conference Kanadako folk komunitatearen topagune nagusia da. Urtero mundu osoko artistak, programatzaileak, komunikabideak eta jaialdietako ordezkariak biltzen ditu, elkartrukerako, harremanak sortzeko eta musika-proiektu berrien nazioartekotzea sustatzeko gunea eskainiz.
Edizio honetan, Besaidek showcasea eskainiko du urriaren 15ean, 20:40ean, Sheraton Hamilton Hoteleko Ballroom aretoan. Proposamena jaialdiaren lantalde artistikoak hautatu du deialdira aurkeztutakoen artean.
Besaide
Besaidek Euskal Herriko herri-musikaren erritmo, doinu eta kopletatik abiatuta, tradizioa eta esperimentazioa uztartzen dituen proposamena garatzen du. Zarrabateak eta albokak protagonismoa partekatzen dute bouzouki, saz edo daff bezalako instrumentuekin, euskal musika-tradizioa beste kultura batzuetako musikekin lotuz eta berezko soinua sortuz.
BASQUE.MUSIC.
BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika sorkuntza eta industria nazioartekotzeko plataforma da; Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak eta Musika Bulegoak lankidetzan garatutako ekimen publiko-pribatua.