Bi euskal konpainia Libourneko Fest´Arts jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-08-01

Azken urteetan bezala, bi euskal konpainiak hartuko dute parte Libourneko (Frantzia) Fest’Arts kaleko arteen jaialdian. Abuztuaren 2tik 4ra egingo da 27. edizioa eta Haatik eta Akira Yoshida izango dira aurtengo protagonistak.

Lehenengoak Lau eme ikuskizuna aurkeztuko du, emakumeen eskubideen aldeko borroka ardatz hartuta; eta bigarrenak Home, bere jatorri japoniarrean sustraiak dituen ikuskizuna. Gainera, aurten ere, Euskadi eta Akitaniako profesionalen arteko topaketa egongo da abuztuaren 3an.

Etxepare Euskal Institutuak Fest´Arts jaialdiarekin duen hitzarmenari esker, urtero hainbat euskal antzerki edo dantza konpainia programatzen dituzte nazioarteko jaialdi garrantzitsu honetan. 2012an, Akitania eta Euskal Herriko kultur eragileak elkartu borondatez jaio zen Euskadi à Libourne proiektua. Institutuaren eta jaialdiaren arteko lankidetza Aquitaine.eus-en baitan kokatzen da, Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeak, Etxepare Euskal Institutuak eta Euskal Kultur Erakundeak 2016an abian jarritako egitasmoa.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu