Bi euskal proiektu aurkeztuko dituzte Pariseko "Small is Biútiful" topaketan

Euskara. Kultura. Mundura.

2018-06-25

Ekainaren 27an bi euskal proiektu aurkeztuko dituzte 11. Small is Biútiful topaketan, ekainaren 20tik 26ra bitartean gauzatuko den Different 11! L´autre cinéma espagnol jaialdiaren testuinguruan.

Ekainaren 27an bi euskal proiektu aurkeztuko dituzte 11. Small is Biútiful topaketan, ekainaren 20tik 26ra bitartean gauzatuko den Different 11! L´autre cinéma espagnol jaialdiaren testuinguruan.

44 proiektu jaso dira aurten, joan den urtean baino 20 gehiago. Bost euskal proiektu aurkeztu dira eta bi aukeratu dituzte Frantziako ikusentzunezko profesionalen aurrean aurkezteko. Julio Mazaricoren Espárrago (En Buen Sitio Producciones, Iruña) eta Asier Altunaren La hora de despertarnos juntos proiektua (Txintxua Films, Donostia). Altunak, joan den urtean ere parte hartu zuen topaketa honetan Kilger proiektuarekin.

Aukeratutako lanen aurkezpena Parisko Le Patio Opéra jatetxean egingo dute eta helburua Parisko eskualdeko eta Espainiar estatuko ikus-entzunezko profesionalen arteko kolaborazioa sustatzea da, errazagoa bihurtu dadin Frantzia mailako salmenta eta banaketa.

Topaketa honen bultzatzaile dira Commision du Film d´Île de France eta Espagnolas en Paris elkartea. Etxepare Euskal InstitutuaCatalan Films & TV, Axencia Galega das Industrias Culturais (AGADIC) eta Instituto de la Cinematografía y las Artes Audiovisuales-en (ICAA) laguntza jaso dute, baita Variety aldizkariarena ere.

Commission du Film d´Île-de-France eta Espagnolas en París elkarteak aurreko urteetan sortutako proiektuten emaitza da topaketa hau. Izan ere, hainbat aurrekari izan ditu ekitaldi honek; proiektu katalanak (2008), genero zinema (2009) eta Madrilgo erkidegotik beste herrialde batzuetan filmatzeko proiektuak (2010).

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.