Bi lan poltsa berrirako deialdia ireki du Etxepare Euskal Institutuak
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak bi lan poltsa berri ireki ditu, bata Euskara eta Euskal Kultura sustatzeko teknikariaren posturako eta bestea Komunikazio, prentsa eta Interneteko presentzia arduradunaren posturako. Deialdiak azaroaren 20ra bitarte egongo dira irekita.

Deialdietara aurkeztu nahi duen orok baldintza batzuk bete beharko ditu, postu bakoitzak bereizgarri dituenak. Baldintza horiek unibertsitateko ikasketei, hizkuntza eskakizunei edota esparru horretan izandako esperientziari dagozkienak dira.
Deialdian izena emateko plataforma hauxe da. Bertan aurki daitezke izen-emate formularioa eta baldintzak.