Bidaia poltsetarako dirulaguntzen deialdia luzatu da

Euskara. Kultura. Mundura.

2021-10-14

Zinema eta literaturaren alorreko euskal sortzaile eta eragileak nazioartekotzeko bidaia-poltsetarako dirulaguntzen deialdia 2021ko abenduaren 31ra arte luzatu da, EHAAk urriaren 11an argitaratu duenez.

Luzapen honekin, pandemiak eragindako osasun egoeraren hobekuntzaren ondorioz, urteko azken hilabeteetan egingo diren ekitaldiei erantzuna eman nahi zaie.

Etxepare Euskal Institutuaren deialdi honen helburua da euskararen eremu geografikotik kanpo zinema eta literatura arloko sortzaile eta eragileen mugikortasuna sustatzea, gure kultur eta sormen sektorearen posizionamendua indartu, bere presentzia eta ikusgarritasuna sendotu eta nazioarteko kultur eragileekin saretze lana bultzatzeko.

Ehunaka izan dira, azken urteetan, mugikortasunerako bidaia-poltsak jaso dituzten euskal sortzaile eta eragileak.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu