Biennale Cinars: Kulunka Teatro

Euskara. Kultura. Mundura.

Biennale Cinars: Kulunka Teatro
  • 07
    Aza 2022
    12
    Aza 2022
    Montreal

Kulunka antzerki konpainiak ‘André eta Dorine’ lana aurkeztuko du Montrealgo Biennale Cinars nazioarteko jaialdian. Azaroaren 8an, 20:00etan, Pauline-Julien aretoan egingo dute emanaldia.

CINARS Montrealen kokatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da, quebectarren eta kanadarren arte eszenikoak sustatu eta babesteko helburua duena. Bere jarduera nagusia da CINARSeko Bienala, nahiz eta urtean zehar egiten dituzten askotariko ekimenak.

Etxepare Euskal Institutuak, atzerrian euskal kultura sustatzeko helburuarekin, Kulunka konpainia laguntzeko aukera izan du atzerrian egindako hainbat lanekin. Besteak beste, Bienaleko saioa, Quebecen egin dituzten beste emanaldiekin batera, Saison Québec-Pays Basque ekimenaren testuinguruan sustatuak.

Saison Québec-Pays Basque ekimenaren helburua da bi lurraldeen arteko nazioarteko harremanetan kultur arloan ere sustatzea, harremanak estutzea, zubiak eraikitzea eta sortzaile eta eragile kulturalen arteko lankidetza indartzea, bai eta truke kulturala eta akademikoa sustatzea ere. Horretarako, askotariko jarduera kultural eta akademikoa burutu da azken bi urteotan Atlantikoaren bi aldeetan: Euskadin eta Quebecen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu