Biennale de Lyon: June Crespo

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 19
    Ira 2026
    23
    Abe 2026
    Lyon

June Crespo artistak (Iruñea, 1982) Lyongo 18. Bienalean hartuko du parte Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzarekin. Nazioarteko arte garaikidearen hitzordu nagusietako bat den bienala irailaren 19tik abenduaren 13ra egingo da. Cresporen parte hartzea ZABAL programaren baitan kokatzen da, euskal sorkuntza garaikidearen nazioartekotzea sustatzeko Etxepare Euskal Institutuak bultzatutako programan.

Halaber, parte hartzea Ça colle au basque ekimenarekin lerratzen da, euskal kulturak eremu frankofonoan duen presentzia eta proiekzioa indartzeko.

June Crespo

Eskultura da June Cresporen lan-eremu nagusia, eta gorputzaren, arkitekturaren eta materiaren arteko harremanak aztertzen ditu bere praktika artistikoan.

Bere ibilbidean bakarkako erakusketak aurkeztu ditu, besteak beste, Guggenheim Bilbao Museoan, CA2Mn, Artium Museoan, Vienako Secession-en, Ivry-sur-Seineko Le Crédac-en, Turingo Fondazione Sandretto Re Rebaudengo-n eta Kunsthalle Lissabon-en. 2022an, gainera, Veneziako 59. Bienaleko The Milk of Dreams erakusketa nagusian hartu zuen parte.

Lyongo Bienala

Lyongo Bienala 1991n sortu zen eta Frantzian egiten den arte garaikideko hitzordu nagusietako bat da, baita nazioarteko erreferentziazko ekitaldia ere. Edizio bakoitzean hainbat herrialdetako artistak biltzen ditu eta erakusketak Lyongo eta inguruko hainbat espaziotan zabaltzen ditu.

Catherine Nichols-ek komisariatutako 18. edizioak Passer d’un rêve à l’autre du izenburu, eta pasabidearen ideia hartzen du abiapuntu, Lyongo traboules direlakoetan inspiratuta.

Euskal arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Deskargatu doan liburu hau.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>