Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIV: nolako irakaslea, halako ikaslea?
Euskara. Kultura. Mundura.
-
10Uzt 2024Donostia
Etxepare Euskal Institutuak, urtero bezala, euskararen irakaskuntza helburu duen ikastaroa antolatu du UPV/EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan. Ikastaroaren helburua egungo eta etorkizuneko irakurleen prestakuntza indartzea da, eta aproposa da ere hizkuntzen eta humanitateen irakaskuntzan interesa duen edonorentzat.
Aurten, ‘Bikaintasuna Euskal Ikasketetan XIV: nolako irakaslea, halako ikaslea?’ izenburupean, ikastaroak goiz bateko programa eskainiko du, profesional eta aditu nabarmenen eskutik motibazioa eta ebaluazioa erdigunean jarriz.
Programa
Hitzaldi formatuko saioen bitartez, ikasleen motibazioan eragiteko modu ezberdinak hainbat ikuspegitatik aztertuko dira, eta ikasitako metodologiak, tresnak eta baliabideak praktikan jarri ahal izateko irizpideak partekatuko dira.
Ikastaroaren programari dagokionez, motibazioa hizpide izanda hasiko da formakuntza, ondoren, literatura, hizkuntza eta IKT-ak oinarri hartuta, zer baino, nola erakutsi lantzeko. Bukatzeko, ebaluazioaren gaia jorratuko da, pista berriak bilatuaz eta hausnarketan ere azpimarra jarriaz.
Ikusi programa hemen.
Hizlariak
Hezkuntza eta didaktikaren jakintza arlo ezberdinetako adituak gonbidatu ditugu:
- Naiara Arriola(Oinarrizko Psikologia Prozesuak eta hauen Garapen saileko irakaslea, EHU/UPV)
- Mikel Babiano (Doktoregaia euskal ikasketen arloan, EHU/UPV)
- Idurre Alonso(Hizkuntza eta Literatura saileko irakaslea eta ikerlaria, Mondragon Unibertsitatea)
- Unai Atutxa eta Mikel Iruskieta (Hitz Zentroko IXA ikerketa-taldeko kideak, EHU/UPV)
- Neus Sanmartí (Enseñanza de las Cienciasaldizkariko zuzendari ohia UABeko LIEC taldeko kide ohia)