Bikaintasuna euskal ikasketetan XV

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 09
    Uzt 2025
    Donostia

Etxepare Euskal Institutuak, urtero bezala, euskararen irakaskuntza helburu duen ikastaroa antolatu du UPV/EHUko Udako Ikastaroekin lankidetzan. Ikastaroaren helburua egungo eta etorkizuneko irakurleen prestakuntza indartzea da, eta aproposa da ere hizkuntzen eta humanitateen irakaskuntzan interesa duen edonorentzat. Aurten, ‘Nola kontatzen dugu euskara?’ izenburupean, ikastaroak goiz bateko programa eskainiko du, profesional eta aditu nabarmenen eskutik.

Uztailaren 9an egingo da, goizez (9:00 - 14:00) eta online zein aurrez aurre egiteko aukera izango da. Matrikulazio epea zabalik dago uztailaren 9ra arte.

Programa

  • 9:00 - 9:15: Erregistroa
  • 9:15 - 9:30: Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena
  • 9:30 - 10:10: ´Euskararen marka´
  • 10:10 - 10:50: ´Hitanoa mundu zaharretik berrirako bidean´
  • 10:50 - 11:10: Atsedena
  • 11:10 - 11:50: ´Euskara adimen artifizialerako prest?´
  • 11:50 - 12:30: ´Euskara bizirik dagoen ondarea´
  • 12:30 - 12:45: Atsedena
  • 11:45 - 13:45: Mahai ingurua: ´Nola kontatu nahi dugu euskara?´
  • 13:45 - 14:00: Itxiera

 

Ikastaroak egungo irakurleen eta etorkizunekoen prestakuntza sendotu nahi du. Hitzaldi formatuko saioen bitartez, euskara nola erabiltzen den eta zer ikuspegitatik azaltzen den aztertuko da. Moderno den horretatik edo tradiziora jota bakarrik kontatzen den. Interesa duen publiko orokorrarentzat dago zuzenduta, baina bereziki euskara kanpoan irakasten duten, edo irakasteko asmoa duten profesionalentzat.

Informazio guztia hemen.

Bikaintasuna euskal ikasketetan XV

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu