BIME PRO 2020: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

BIME PRO 2020: Basque. Music.
  • 26
    Urr 2020
    29
    Urr 2020
    Bilbo

BIME PRO, mundu osoko musikaren industriako profesionalak batzen dituen azoka, gaurtik hasi eta urriaren 29ra luzatuko da. Aurten, Covid-19aren ondorioz, topaketa hibridoa izango da, jarduera presentzialak (Euskalduna Jauregian) eta online jarduerak (bime.net plataforman) uztartuta.

BIME PRO Euskal industria musikala nazioartean hedatu eta ezagutarazteko aukera paregabea da. Hori helburu, Musika Bulegoak hainbat jarduera prestatu ditu sektoreko eragileen arteko elkarrizketa errazteko, ezagutzak partekatzeko eta Euskal Herrian sortutako eta ekoitzitako musika bultzatzeko. Jarduera hauek Basque. Music. plataformaren bidez gidatuko dira.

BIME PRO azoka presentzialak irauten duen bi egunetan zehar, Basque.Music.-ek stand propioa izango du, azokara hurbiltzen diren euskal profesionalen eskura egongo dena.

 

BIME PRO 2020ko EUSKAL AGENDA PROFESIONALA

 

URRIAK 28 ASTEAZKENA:

-10:30 Mahai-ingurua: Zuzeneko arteak COVID-19aren garaian. Erakundeen egitekoak (MIE Elkartearekin elkarlanean)

-13:30 Topaketa: Meet the Basque Festivals .Atlantikaldia, Bay of Biscay eta Gasteizko Jazzaldia jaialdiak aurkeztuko dira.

-18:00 Ongi etorri koktela: Basque. Music. welcome coctail

URRIAK 29 OSTEGUNA:

-13:00 Mahai-ingurua: Kontzertu aretoak eta COVID-19a. (Kultura Live elkarteak, BIMEk eta Live DMA elkarteak antolatua)

-17:30 Topaketa: Euskal Herriko profesionalei bakarrik zuzendutako Meet the Basques topaketa.

-20:00 Showcase: Verde Prato, Bulego eta Dupla. (BIME Cityren programazioaren barruan, eta Basque Music-en ekimenez)

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu