Boise State University: Eloise Garmendia Katedra 2022
Euskara. Kultura. Mundura.
-
25Ots 202228Ots 2022Reno
Etxepare Euskal Institutuak Boise State University-n (BSU) sustatzen duen Eloise Garmendia Bieter Katedrak hitzaldi sorta iragarri du datorren asteko ostiraletik aurrera, hilaren 25etik 28ra, Xabier Irujo doktorearen eskutik. Boise State University-ko (Nevada, Reno, AEB) Euskal Ikasketa Zentroko Zuzendaria da Irujo. ‘Confronting Trauma: Writing about Gernika’ eta ‘Wor(l)d Building: Writing Historical Fiction’ hitzaldiak emango ditu.
Lehenengo hitzaldia hilaren 25ean izango da, eguerdian, 12:00etan, Student Union Building eraikineko Bishop Barnwell Room aretoan. Bigarrena, 28ko 18:00etan Interactive Learning Center (ILC)-eko 213. gelan. Zoom bidez parte hartu nahi izatekotan, nahikoa da Nere Leterekin koontaktuan jartzea nlete@boisestate.edu helbidera idatzita. Hitzaldi guztiak ingelesez eta doan izango dira.
Bestalde, otsailaren 22an Xabier Irujok Lisa Bradyren klasean parte hartuko du, ‘History 501: The Study of History’ izenburuko saioan. Ondoren, martxoaren 3an, 18:00etan, Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxean ‘An Idahoan Named Egurtxiki: The man who learnt Euskara to write about the bombing of Gernika’ edo ‘Egurtxiki izeneko idahotarra, Gernikako bonbardaketari buruz idazteko euskara ikasi zuen gizona’.
William Smallwood ´Egurtxiki’-k euskara ikasi zuen zuzenean elkarrizketatzeko Gernikako bonbardaketatik bizirik ateratzea lortutako lagunak. 1972an bertaratu zen bizkaitar herrira eta ´Gernika bonbatu zuten eguna´ liburua idatzi zuen. Iaz hil zen Egurtxiki. Haren figura eta ekarpena ekarriko dituzte gogora ekitaldian.