Borja Ortiz de Gondra eta Kirmen Uribe Centro Dramático Nacional-en
Euskara. Kultura. Mundura.
Asuntos de Familia (Familia kontuak) izenburupean, Borja Ortiz de Gondra antzerkigilea eta Kirmen Uribe idazlea Los Gondra (una historia vasca) antzezlanaren eta jorratzen duen gaiaren inguruan arituko dira Madrilen CDNk antolatzen duen Los lunes con voz topaketan.

CDNk urtero ekoizten eta programatzen du euskal sortzaile baten lana, Etxepare Euskal Institutuarekin duen hitzarmenaren bitartez. Aurten Borja Ortiz de Gondra Bilbotarraren Los Gondra (una historia vasca) izan da hilabetez euskal kulturaren erakusleihoa Madrilen. Gondra familiaren gorabeherak ardatz hartuta, euskal gizartearen azken 100 urteetako historiaz hausnartzen du otsailaren 19ra arte Valle-Inclán antzokian ikusgai egongo den antzezlan honek. Obra honen sorkuntzan Jon Maia koreografoak eta Iñaki Salvador musikagileak parte hartu dute, besteak beste.
Astelehenean Madrilgo publikoak antzezlan honetara beste modu batera hurbiltzeko aukera izango du Kirmen Uribe eta Borja Ortiz de Gondrarekin egingo den topaketan. Erbestea, familia gorabeherak, bakoitzaren lanetan aurki daitekeen autofikzioaz eta euskal literaturan Euskal Herriaren historiak duen trataeraz jardungo dira. Halaber, Los Gondra (una historia vasca) eta Elkarrekin esnatzeko ordua lanen zatiak ere irakurriko dituzte. Topaketa 20.00etan izango da, Valle-Inclán antzokian eta Etxepareren lankidetzarekin burutu da.