Bost euskal idazle Egileen Irakurketa Hilabetean, bost herrialdetan zehar biran

2016/06/27

Euskara. Kultura. Mundura.

Datorren  hilabetean zehar MAČ (“egileen irakurketa hilabetea”, txekierazko siglen arabera) jaialdia antolatu da. Brno (Txekiar Errepublika), Ostrava (Txekiar Errpublika), Wroclaw (Polonia), Košice (Eslovakia) eta Lvov (Ukrania) hirietan egiten da eta denera 31 eguneko iraupena dauka, uztailaren 1ean hasita. Bertan genero ezberdinetako idazleak elkartuko dira (antzerkia, poesia, fikzioa…) irakurketak eskaintzeko.

Etxepare Euskal Institutuaren lankidetzari esker, hainbat euskal idazlek hartuko dute parte zikloan: Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Karmele Jaio eta Eider Rodriguez.

Urtero herrialde bat gonbidatzen dute, eta aurten Espainia izan da hautatua. Orotara, bertako 31 egilek hartuko dute parte irakurketetan. Horrela, jaialdiak Miguel de Cervantes y Saavedra espainiar idazle ezagunenaren heriotzaren IV. Urteurrena omendu nahi du.  Guztien artean, “Biblioteca del Mes de de Lecturas de Autor” argitalpena sortuko dute, txekieraz.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu