Ça Colle au Basque: itzulpena (2025)

Ça Colle au Basque: itzulpena (2025) Irekita

Etxepare Euskal Institutuaren lan-ildo nagusietako bat euskal literatura nazioartean sustatzea da. Dirulaguntza honen bidez euskal literatura lanen frantseserako itzulpena sustatzen dugu, euskal idazleak eta hauen lanak frankofoniaren merkatuan zabaltzen laguntzeko. Deialdia Ça colle au Basque ekimenaren baitan kokatzen da eta lurralde frankofonoetan euskal kulturaren ikusgarritasuna sustatzea du helburu.


Ondorengo itzulpen-jarduerak laguntzen ditugu diruz:

  • Jatorriz euskaraz idatzitako lanen frantseserako itzulpena

Deialdi honen bitartez nazioartekotze-prozesuaren fase desberdinetan lagunduko da:

  • Hautatutako pertsonek eremu frankofonoko argitaletxeak aztertzea
  • Lanaren lagin baten itzulpena (beharrezkoa bada)
  • Argitaletxearekin argitalpen-konpromisoa gauzatzea
  • Eskaerak aurkezteko epea: 2025/05/05 - 2025/07/07
  • Erakunde deitzailea: Etxepare Euskal Institutua
  • Zuzkidura: 20.000€
  • Kontaktua: Kizkitza Galartza Arregi | k-galartza@etxepare.eus | +34 943 023 409

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
}