Cankarjev Dom: ‘Moto - Membra Jesu Nostri’

Euskara. Kultura. Mundura.

Cankarjev Dom: ‘Moto - Membra Jesu Nostri’
  • 02
    Urr 2025
    Ljubljana

Bilboko Arriaga Antzokiaren ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ ekoizpena Liublianara (Eslovenia) joango da DoSEL – Drama of Smaller European Languages europar proiektuaren baitan, hizkuntza gutxituetan lan egiten duten antzokien arteko trukea sustatzen duen ekimena. Emanaldia urriaren 2an izango da Cankarjev Dom Cultural Centren, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin.

Dietrich Buxtehudek 1680. urtean konposatu zuen Membra Jesu Nostri kontzertuaren antzezpena da Liublianan ikusi eta entzungo dena. Kristoren oinei, belaunei, eskuei, aldeari, bularrari eta bihotzari eskainitako zazpi kantataz osatutako zikloa eta Eneko Sagardoy aktoreak idatzi eta antzeztutako testua elkarrizketan arituko dira. Sagardoyren testuak ustezko moto-istripu batean betirako desagertu den gizona eta geratu den pertsonaren maitasuna ditu hizpide.

DoSEL proiektu

Europar Batasunak kofinantzatutako DoSELen helburua da Europako kultura- eta hizkuntza-aniztasuna sustatzea da, hainbat herrialdetako erakunde eszenikoen arteko lankidetzaren bidez. Proiektuan Eslovenia, Malta, Kroazia, Estonia, Kosovo, Bulgaria, Katalunia eta Euskal Herriko zortzi antzerki erakundek hartzen dute parte.

Testuinguru honetan, ‘Moto-Membra Jesu Nostri’ jatorrizko bertsioan aurkeztuko da, euskaraz,— eslovenierara azpititulatuta —, Europako zirkuitu eszenikoan euskararen presentzia indartuz. Ikuskizunak Andoni Sierraren zuzendaritza musikala eta Lucia Astigarragaren eszenaratzea ditu. Testu originala eta interpretazioa Eneko Sagardoyrenak dira. Dietrich Buxtehuderen Membra Jesu Nostri obraren interpretazio musikala Conductus Ensembleren eskutik izango da.

Parte-hartze horrek berretsi egiten du Etxepare Euskal Institutuak euskarazko sorkuntza garaikidearen nazioarteko proiekzioarekin duen konpromisoa, eta balioan jartzen du antzerkia hizkuntza gutxietuei ikusgaitasuna emateko tresna bezala.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>