Centre des Musiciens du Monde: Mixel Etxekopar, Claudine Arhancet eta Darlene Jerome

Euskara. Kultura. Mundura.

Centre des Musiciens du Monde: Mixel Etxekopar, Claudine Arhancet eta Darlene Jerome
  • 29
    Ira 2022
    09
    Urr 2022
    Montreal / Quebec

Etxepare Euskal Institutuaren Saison Québec – Pays Basque egitasmoaren baitan, Mixel Etxekopar eta Claudine Arhancet abeslari xiberutarrek egonaldi artistikoa egingo dute Centre des Musiciens du Monde zentroan, Montrealen. Darlene Jerome musikariarekin lankidetzan ariko dira euskal musika tradizionala eta Migm’aq Quebeceko kultura indigenaren arteko nahasketa esperimentatzeko.

Claudine Arhancet (ahotsa), Mixel Etxekopar (ahotsa, txirulak eta tunttuna), eta Darlene Gijuminag (ahotsa eta danborra) osatutako hirukoteak sorkuntza egonaldiaren emaitza urriaren 7 aurkeztuko du, ‘Lurreko euskaldunengandik lurreko Mi´gmaq-etara’ deitu duten ekitaldian.

Hitzordua arratsaldeko 19:00etan izango da, Saint-Enfant-Jésus Elizan, Mile End-en.

Biharamunean, urriak 8, Quebec hirian ere aurkeztuko dira, 19:00etan, Arquemusen.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu