"Danbor Talka" ikuskizuna, arrakastatsu Libourneko Fest´Arts jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-08-20

Abuztuaren 8an Fest’Arts jaialdian ikusgai egon zen Danbor Talka ikuskizunak arrakasta handia eskuratu zuen. Deabru Beltzak euskaldunek eta Frantziako Les Commandos Percu taldeek sortu dute perkusioan eta suan oinarritzen den ikuskizuna, eta Libournen burutzen den jaialdian 6000 pertsona inguru bildu zituzten bertan parte hartzen duten 12 artistek. Etxepare Euskal Institutuaren sustapenaren ondorioz sortu da elkarlana.

Perkusio joleek, aktoreek eta su-teknikariek ikuslegoa zeharkatu zuten eta eszenatokira iritsi ziren euren danbor soinuaz eta efektu bereziez lagunduta, bertaratutako guztiak txundituta utzita. Ordubetez luzatzen den ikuskizunean bi konpainiek euren kulturen arteko talka gorpuzten dute, elkar elikatuaz, energiaz betetako ikuskizuna lortzeko. Lanak laster gurutzatuko du ozeano atlantikoa.

Uztailan, Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian ere egon zen ikusgai “Danbor Talka”, eta bertan ere batu zuen ikuslego zabala. Libourneko jaialdiak beste hiru euskal konpainia gehiago ere hartu zituen:  En La Lona, Ertza eta Organik.

Irudietanan: Danbor talka ikuskizuna / Maitane Larrauri, Lekeitioko alkatea; Aizpea Goenaga, Etxepare Institutuko Zuzendaria; Stephenie Bultreau, Fets´Arts-eko Zeremonia eta Ekintza Kulturaletako Zuzendaria.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu