"Danbor Talka" ikuskizuna Libourneko Fest´Arts jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
Abuztuaren 7-9 bitartean burutuko da Libourneko Fest’Arts jaialdia, urtero bezala, euskal konpainien presentziarekin. Aurten “Danbor Talka” ikuskizuna egongo da bertan, Deabru Beltzak euskaldunek eta Frantziako Les Commandos Percu taldeek sortua. Lekeitioko Kale Antzerki jaialdiak eta Libourneko Fest’Arts-ek ekoiztu dute Etxepare Euskal Institutuaren sustapenaren ondorioz sortu den elkarlana. Abuztuaren 8an esakiniko da ikuskizuna, gaueko 22:30etan Place d´armes de L´esog-en.
Uztailan Lekeitioko Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian ere egon zen ikusgai “Danbor Talka”, sua eta perkusioa uztartzen dituen kaleko ikuskizuna. Gainera, beste hiru euskal konpainia gehiago ere hartuko ditu jaialdiak eskainiko duen programazioan: En La Lona, Ertza eta Organik.
2011. urteaz gerotik, Etxepare Euskal Institutuak Libourneko Fest’Arts jaialdiarekin elkarlanean dihardu euskal kale antzerkia nazioartean zabaltzeko xedez. Libournekoa Europako kale antzerki jaialdi puntakoenetakoa da, eta emaitza ere neurrikoa da, jaialdia euskal produkzioen erakusleiho aparta bilakatzen baita.