Dantz Network Congress: Basque. Music.

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 04
    Mar 2026
    07
    Mar 2026
    Donostia

Musika elektronikoari eskainitako Dantz Network Congress nazioarteko kongresuak bere bigarren edizioa du aurten martxoaren 4tik 7ra, eta, BASQUE. MUSIC. egitasmoari esker, Euskal Herriko hiru artistak jardungo dute, sektoreko profesionalak biltzen dituen biltzarrean, beren proposamenak aurkeztu eta showcase bana eskaintzeko: Goxoa Grooves, Landeramez, eta Puñales.

Aukeratutako artistek speedmeeting saio batean parte hartuko dute musikaren industriako nazioarteko profesionalekin, martxoaren 5ean, 11:00etan, Kursaalen. Gauez, artista bakoitzak showcase bana eskainiko du Cripta Cluben, 23:00etatik biharamuneko 4:00etara. Eta martxoaren 6an, pitching saio batean parte hartuko dute 16:30ean, Kursaalen. 

Hauxe da showcaseen ordutegia:

  • 23:00 – 0:30
    • Goxoa Grooves
  • 0:30 – 2:00
    • Puñales
  • 2:00 – 4:00
    • Landeramez 

 

Dantz Network Congress

Musika elektronikoaren topaketa honek programazio profesionala zabala izango du: hitzaldiak, mahai-inguruak, masterclass, eta showcaseak, besteak beste. Hala, mundu osoko artistak, jaialdietako ordezkariak, erakundeak, ekintzaileak eta kultur eragileak bilduko ditu Dantz Network Congressek.

BASQUE. MUSIC. eta Dantz kultur laborategi eta markaren arteko lankidetzari esker, euskal musikak nazioarteko sona duen topaketan presentzia izango du, martxoaren 4tik 7ra.

BASQUE. MUSIC.

Musika Bulegoak koordinatuta, BASQUE. MUSIC. Euskal Herriko musika-industriaren nazioartekotze marka da. Mundu osoko merkatu eta jaialdietan euskal musikaren sortzaile, musikari, diskoetxe eta ordezkaritza-agentziak sustatzeko plataforma da. BASQUE. MUSIC.-ek Etxepare Euskal Institutua eta Eusko Jaurlaritza ditu babesle.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>