Deabru Beltzak konpainia, Montreal hiriko 375 urteurrenaren ospakizunetan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-07-18

Deabru Beltzak euskal kale-antzerki konpainia Montrealen (Kanada) egongo da uztailaren 19tik 24ra, hiriaren 375. urteurrenaren harira antolatu diren ekitaldietan parte hartzen. Les Tambours de Feu kaleko ikuskizuna eskainiko dute, egunero, Saint-Denis eta Moisonneuve kaletatik abiatuta.

Ikuskizunak zuzeneko musika, piroteknia eta efektu bereziak uztartzen ditu. Esku batean danborra eta bestean probokazioa, Deabru Beltzaken azken lanean danborrek eztanda egingo dute eta kaleak argiz bete. Konpainia 1996an sortu zuten Euskal Herriko hainbat antzerki taldetatik zetozen aktoreek, eta geroztik 10 lan sortu dituzte.

Montreal hiriak 375 urte bete ditu aurten, eta ospatzeko, orotariko ekitaldi eta ikuskizunak antolatu dituzte hirian, ardatz kronologiko bat osatuta. Ikusi programazio osoa esteka honetan.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu