MALBA Idazleen Egonaldia 2027 | Deialdia zabalik

2026/11/05

Euskara. Kultura. Mundura.

Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean, MALBA museoak 2027ko Idazleen Egonaldirako deialdia ireki du. Egonaldiak bost aste iraungo du Buenos Airesen, eta idazleari bere literatura-proiektua garatzeko eta hiriko kultur bizitzan parte hartzeko aukera eskainiko dio.

Deialdian parte hartzeko gutxienez hiru literatura-liburu argitaratuta izatea eskatzen da. Egonaldiak bidaia, ostatua, bidaia-asegurua eta 500 dolarreko laguntza ekonomikoa barne hartzen ditu.

Eskabideak 2026ko azaroaren 2tik aurkez daitezke. Deialdiaren oinarriak eta izena emateko informazioa MALBAren webgunean daude eskuragarri. Etxepareren lankidetzari buruzko xehetasunak deialdiaren fitxan kontsulta daitezke.

2026ko edizioan, Beñat Sarasola izan zen Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean hautatutako idazlea.

Euskal kultura eta sorkuntza garaikide biziaren lekuko izan nahi? Hemen da BASQUE. Creativity & Culture. aldizkaria

Jaso abisuak zure posta elektronikoan zure intereseko deialdiak irekitzen direnean.

Harpidetu
?>