dFERIA abroad: lau euskal talde izan dira Costa Ricako FIA arte eszenikoen azokan

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-07-10

Ekainaren 29tik uztailaren 9ra Costa Ricako FIA-Festival de las Artes azoka antolatu dute eta 4 euskal talde bertan izan dira dFERIA arte eszenikoen azokak euskal arte eszenikoak atzerrian ezagutarazteko irekitako leihoan: dFERIA Abroad.

Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, lau izan dira Costa Ricako ekimen kultural eta artistiko handienean izan diren euskal konpainiak: Kukai dantza (Gelajauziak), Larrua Cia (Larrua), Zanguango Teatro (Flux), eta Shakti Olaizola (Irakurriz). Ikuskizunek San Joseko kaleak hartu dituzte euskal sorkuntzaren maila altua agerian utziz.

Era berean, dFERIA abroadek beste euskal leiho bat ere zabalduko du abuztuan Montevideoko (Uruguai) Sala Verdin, euskal taldeak uruguaiko programatzaileen aurrean aritu daitezen asteburu batez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu