Diru-laguntzetarako deialdi berriak ireki dira: musika, dantza eta arte plastikoak
Euskara. Kultura. Mundura.
Etxepare Euskal Institutuak eskaintzen dituen 2015erako diru-laguntzetatik hiru modalitatetako deialdia zabaldu berri da: Musika biretako eta kontzertu berezietako diru-laguntza, dantza birak sustatzekoa, eta arte plastiko eta ikusizkoak sustatzekoa. Ikusi deialdi osoa izenburuetan klik eginez.
Musika biretarako eta kontzertu berezietarako diru-laguntza modalitatea 2015
Diruz laguntzen diren arloak
1.- Musika biratzat hartuko da, urte osoan, 5 kontzertu gutxienez 3 plaza ezberdinetan jotzea euskararen eremu geografikotik at.
2.- Honakoa joko da kontzertu berezitzat: euskal musika nazioartean zabaltzearren aparteko interesa izan dezakeen azoka, jaialdi edo gertakizun batean kontzertua ematea.
Eskaerak aurkezteko epeak
Epe bakarra dago musika biretarako eskaerak aurkezteko: apirilaren 22tik ekainaren 30a arte, biak barne.
Epe horretan aurkeztu daitekeena: 2015ko urtarriletik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak.
2015ean dantza birak sustatzeko diru-laguntza modalitatea 2015
Zein jarduera laguntzen dira diruz?
Dantza-biratzat: urte osoan 3 emanaldi egitea beste horrenbeste plazatan. Salbuespen modura, dantza-azoka profesional batean emanaldi batekin parte hartzea biratzat onartuko da.
Zeintzuk dira eskaerak aurkezteko epeak?
Epe-aldi bakarra dago eskaerak egiteko: apirilaren 22tik irailaren 4a artekoa, biak barne.
Aurkez daitekeena: 2015ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31ra arte egitekoak diren jarduerak.
Arte plastiko eta ikusizkoak sustatzeko diru-laguntza modalitatea 2015
(...)

Diruz laguntzen den arloa
2015. urtean euskararen eremu geografikotik kanpo arte garaikideko erakusketak edo gertakizunak antolatzea eta/edo beraietan parte hartzea (lehiaketak, jaialdiak, erakusketak, egoiliar gisako proiektuak…), betiere horietan EAEn bizi diren egileen lanak erakusten direnean.
Egoiliar proiektutzat honakoa hartuko da: gutxienez bi asteko iraupena izango duen prestakuntza artistikoa hobetzeko egonaldia. Egoiliar zentroak helburu horretarako prestatutako tokia izan beharko du, eta egonaldiaren helburuak, baldintzak, zerbitzuak, ikasgaiak, arduradunak eta gainerako zehaztasunak egoiliar zentroko arduradunak sinatutako ziurtagiri edo dokumentu batean jasoko dira.
Xede honetarako, ez dira aintzat hartuko urteko programazioak, ezta ohiko jarduntzat hartzen direnak ere. Hortaz, ohiz kanpokotzat jo daitezkeen proiektu edo ekimen zehatzak onartuko dira soilik.
Eskaerak aurkezteko epeak
Epe-aldi bakarra dago eskaerak aurkezteko: apirilaren 22tik ekainaren 30era, biak barne.