DISPAR AMZER: euskal kultura eta bretoia, buruz buru
Euskara. Kultura. Mundura.
-
05Aza 202612Aza 2026
Douarnenez
Euskal Herriak parte-hartze berezia izango du DISPAR AMZER jaialdiaren hamargarren edizioan, Bretainiako Douarnenez inguruan. Etxepare Euskal Institutuaren Ça colle au basque egitasmoaren baitan, euskal zinema, musika, dantza eta hizkuntza izango dira protagonista, bretoiar kulturarekin elkarrizketan.
Euskal Herriari eskainitako egitaraua
Azaroak 5, 20:00 · Le Juch
Artzain soil / Bergère sans terre dokumentalaren emanaldia. Sabina Hourcadek eta Lucie Francinik zuzendutako filmak Maina artzainaren lurrera iristeko bidea kontatzen du. Emanaldiaren ondoren, solasaldia egingo da egileetako batekin eta tokiko nekazaritza-eragileekin.
Azaroak 11, 17:30 · Pouldergat
Euskara eta bretoiera: begirada gurutzatuak. Plazara kolektiboak eta Emglev Bro Douarnenez elkarteak bi hizkuntzen egoeraz, erronkez eta elkarrekiko ikaskuntzaz jardungo dute.
Azaroak 11, 18:30 · Pouldergat
Xabi Etcheverry eta Jokin Irungarayren kontzertu akustikoa. Bilaka Kolektiboko bi musikariek euskal tradizio musikaletik abiatutako proposamena eskainiko dute.
Azaroak 14 · Douarnenez
Euskal dantzen hastapen-tailerra, Bilaka Kolektiboarekin, arratsaldeko dantzaldia prestatzeko.
Azaroak 14, 19:30 · Douarnenez
Bilabal, Bilaka Kolektiboaren euskal dantzaldi parte-hartzailea, jaialdiaren amaierako fest-nozaren barruan.
DISPAR AMZER
DISPAR AMZER jaialdia Emglev Bro Douarnenez elkarteak antolatzen du, bretoiera eta Bretainiako kultura sustatzeko. 2026ko edizioan Euskal Herria gonbidatu du; ekimenak hizkuntza gutxituen arteko harremanak eta sormen-trukea sendotzeko aukera eskaintzen du.