Festival Eñe: euskal literaturari leiho bat
Euskara. Kultura. Mundura.
-
14Aza 2026
Madril
Azaroaren 14an, Festival Eñe jaialdiak euskal literaturari eskainitako Ventana a la literatura vasca programa hartuko du Madrilen, Miren Agur Meabek komisariatuta eta Etxepare Euskal Institutuarekin elkarlanean.
Iñigo Astiz, Maialen Berasategi, Oier Guillan, Felipe Juaristi, Edu Zelaieta eta Ane Zubeldia idazle eta poetak Lur Olaizola zinemagilearekin eta Ibon RG musikariarekin elkartuko dira. Hiru saiotan, solasaldiak, poesia-irakurketak, zinema eta musika uztartuko dituzte.
Egitaraua
19:30 · Escuchar golpes, escuchar pájaros. Iñigo Astizek Gabriel Arestiren ondarea eta euskal poesiaren joerak izango ditu hizpide; Maialen Berasategik itzulpengintzari buruz hitz egingo du, eta Oier Guillanek Sorne Unzuetaren eta Ernestina de Champourcinen poemak irakurriko ditu.
20:30 · Somos poesía. Felipe Juaristik, Edu Zelaietak eta Ane Zubeldiak poesiari eta beren sorkuntza-lanari buruz solastatuko dira, Miren Agur Meabek gidatuta. Oier Guillanek Federico García Lorcaren eta Lauaxetaren poemak irakurriko ditu.
21:30 · Hablan las obras. Lur Olaizolak, Ibon RGk eta Oier Guillanek poesiaren eta zinemaren, musikaren eta antzerkiaren arteko harremanak aztertuko dituzte, proiekzioak, entzunaldiak eta irakurketak tarteko.
Festival Eñe
Madrilen eta Málagan egiten den Festival Eñe jaialdiaren 2026ko edizioak poesia eta 27ko Belaunaldiaren mendeurrena ditu ardatz. Euskal literaturaren leihoa 27 horas con el 27 programaren barruan dago.