Dokumentalen aholkularitza tailerra Etxepare Euskal Institutuan

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-03-11

Gaurtik hasita asteazkenera bitarte, zortzi ekoiztetxe, Donostian, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan antolatu diren aholkularitza-jardunaldietan parte hartzen ari dira.

Gaurtik hasita asteazkenera bitarte, zortzi ekoiztetxe, Donostian, Etxepare Euskal Institutuaren egoitzan antolatu diren aholkularitza-jardunaldietan parte hartzen ari dira.

Astelehenean eta asteartean, banan-banan, ekoiztetxe bakoitzak aurkeztutako dokumentalak bi orduz landu eta aholkatuko dira; egun bakoitzen lau dokumental. Asteazkenean, berriz, Jean Jaques Perettik, Sunny Side of the Doc azokako prestakuntza arduradunak, eta Donostiako Zinemaldian egiten den Lau Haizetara Foroaren arduradunak, Ignacio Rotaechek, topaketa horiek aurkeztuko dituzte eta bertako pitching saioetan parte hartzeko proiektuak aukeratzean erabiltzen dituzten maisu-lerroak azalduko dituzte.

Catherine Ulmer da prestakuntza jardunaldi hauen arduraduna. Bere ustez, sarritan ideia asko izaten dituzte egileek eta ez da lan erraza izaten horiek kudeatzea. Ikuspegi “pertsonal” horretaz gain beste iritzi bat izateak, “lan osoago bat” egitea ahalbidetzen duela dio. Horretaz gain, koprodukzioak nola egin aholkatzen edota nazioarteko foroetan dokumental proiektuak nola saldu azaltzen ere ari da Ulmer egunotan.  Bere hitzetan, “Euskal Herrian diru-laguntza eta autofinantzaketaren bidez lan ederrak egiteko aukera dago”.

Tailer hauek Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, IBAIAk eta Etxepare Euskal Instituturen arteko lankidetzaren bidez antolatu dira. Ulmerrek aipatu bezala, helburua dokumental hauek garatzeko bidea erraztea da, baita bazkideak bilatzen, finantzaketa lortzen edota nazioartekotze prozesuan laguntzea ere. 

Elkarlan honen bitartez, euskal enpresek nazioarteko merkatu eta foroetan duten presentzia indartu nahi da, besteak beste, Sunny Side of the Doc azokan (ekainaren 24tik 27ra) eta IBAIAk Donostiako Zinemaldian antolatzen duen Lau Haizetara Dokumentalen Koprodukzioko Foroan. Hauek dira aholkularitza-jardunaldietan parte-hartuko duten ekoiztetxeak:

-        Amores Transhumantes – Iban Ayesta Aldanondo

-        Itoiz – DOXA Producciones S.L.

-        Gure erroen bila (amaitu gabeko lanaren izena)– Leire Egaña

-        “Agotes. La estirpe maldita” – Culturoscope S.L.

-        Bolante baten historia – Iban Toledo Ibañez

-        Mena. Vidas menores – Fascina producciones

-        Koska – 11 ikusteko

-        Niño de Elche– Señor y Señora S.L.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.