Donostiako Orfeoiaren 125. urteurrena: emanaldiak Vatikanoan eta Erroman

Euskara. Kultura. Mundura.

Donostiako Orfeoiaren 125. urteurrena: emanaldiak Vatikanoan eta Erroman
  • 28
    Urr 2022
    30
    Urr 2022
    Erroma / Vatikanoa

Donostiako Orfeoia Italiako hiriburura eta Vatikanora joango da urriaren 28tik 30era, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzari esker, bere 125. urteurrena ospatzeko hiru emanaldi eskaintzeko.

Orfeoiak 125 urte bete ditu aurten etengabeko jarduera korala eginez, eta urteurrena ospatzeko, berrogeita hamar bat kantarik hartuko dute parte urriaren 28, 29 eta 30ean, Italian egingo dituzten hiru emanaldi horietan.

Urriaren 28an, ostirala, Orfeoia Espainiako Jauregian arituko da, Espainiako Enbaxadaren egoitzan, Egoitza Santuaren aurrean. Era berean, emanaldia enbaxada horrek enbaxada gisa 400 urte bete dituela ospatzeko antolatutako kultur ekitaldien barruan kokatzen da.

Donostiako abesbatzak aukeratutako egitaraua Breton, Soutullo eta Vert, Chueca, Pagán edo Yradier konpositoreen zarzuela obrez osatuta dago, baita Rodgers eta Hammerstein, Mancini, Sieczynsky, Cohen, Gardel, Velázquez edo Lennonen nazioarteko lanez ere. Euskal ukitua ez da faltako Sorozabalen obra batekin. Abesbatzak Jon Urdapilleta donostiarra du pianoan lagun, eta Sainz Alfaro da zuzendari.

Hurrengo egunean, urriaren 29an, larunbata, 21: 00etan, Orfeoiak kontzertua antolatu du Loiolako San Inazio elizan, San Inazio plazan, Erroma erdialdean. Urriaren 30ean, igandea, Vatikanoko San Petri Basilikan 10:30etako kapitulu-mezan parte hartuko du.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu