Eduardo Chillida katedra: Barbara Clausen
Euskara. Kultura. Mundura.
-
24Mai 2023Frankfurt
Apiriletik uztailera bitartean garatuko da da aurtengo Eduardo Chillida Katedraren egitaraua. Etxepare Euskal Institutuak Goethe Universitat Frankfurt am Main-en, Alemanian, sustatzen duen katedraren baitan antolatu da eta graduko eta graduondoko ikasleei dago zuzenduta. Bárbara Clausen ikerlaria da aurtengo irakasle gonbidatua. Katedra apirilean abiatu zen eta azken jardunaldia egingo du maiatzaren 24an.
Clausenen jardunaldiaren izenburua ‘Praxis as Space’ da. Bertan, performanceak, ingurune hibrido eta diskurtsibo gisa, eskultura-objektuekin, inguruneekin eta espazioekin nola aktibatu eta elkarreragin dezakeen eztabaidatuko da. Jardunaldiak gogoeta kritikoa egingo du azken hiru urteetan arteen berehalakotasunaren nozioa nola aldatu den aztertzeko, ikuspegi artistiko, artistiko eta teoriko batetik. Esther Ferrer, Itziar Okariz eta Izaro Ieregi artisten lana aurkeztuko dute.
Izaro Ieregi artistak ere parte hartuko du jardunaldian. Ieregiek Tabakelerako Evil Eyeko erakusketaren bere egungo performance sortari buruz hitz egingo du.
Jardunaldian online parte hartzeko aukera dago.
Etxepare Euskal Institutuak nazioarteko unibertsitateetan sustatzen dituen hamabi katedretako bat da Frankfurteko Eduardo Chillida Katedra. 2012. urtetik dago martxan eta oro har XX. eta XXI. mendeko euskal artea nazioarteko testuinguruan aztertzeko irakaskuntza espezializatua eta ikerketak sustatzea du helburu. Katedrak Frankfurteko Unibertsitateko Artearen Historiaren Institutuan du egoitza, eta hark kudeatutako Curatorial Studies direlakoetan ematen dira eskolak. Urtero nazioartean garrantzia duen ikertzaile bat gonbidatzen du.