EFM Berlinaleko Basque Audiovisual katalogoan sartzeko izen-ematea ireki da

Euskara. Kultura. Mundura.

2019-12-23

2020an ere, Etxepare Euskal Institutuak, Zineuskadik eta Eiken Clusterrek kudeatzen duten Basque Audiovisual iniziatiba Berlinaleko EFM azokan izango da.  Basque Audiovisualek, urtero, euskal zinema-proiektuen katalogo berritua eramaten du azokara; eta hurrengo edizioko katalogoan sartzeko eskaera egiteko izen-ematea ireki dute dagoeneko, urtarrilaren 13ra arte.

2020an ere, Etxepare Euskal InstitutuakZineuskadik eta Eiken Clusterrek kudeatzen duten Basque Audiovisual iniziatiba Berlinaleko EFM azokan izango da.  Basque Audiovisualek, urtero, euskal zinema-proiektuen katalogo berritua eramaten du azokara; eta hurrengo edizioko katalogoan sartzeko eskaera egiteko izen-ematea ireki dute dagoeneko, urtarrilaren 13ra arte.

EFM Berlinale azoka zinemagintzako profesionalen arteko topaketa da, Berlinale zinema jaialdiarekin batera gertatzen dena; eta nazioarteko zinema proiektuen salerosketa egin ohi da urtero bertan. Aurten, otsailaren 20tik 27ra bitarte egingo da, eta bertan euskal ekoiztetxeek eta proiektuek parte hartzeko aukera izango dute Basque Audiovisual egitasmoaren bitartez.

Basque Audiovisualek stand bat izango du Espainiako ICEX erakundeak EFMn jarriko duen gunean, eta bertan izango dira zortzi egunez nazioarteko erosleekin harremanetan. Standean eskuragarri izango den Basque Audiovisual 2020 katalogoan, garapenean edota ekoizpen fasean dauden euskal zinemagintza proiektuak edota 2019an Donostiako Zinemaldiaz geroztik estreinatutako filmak egon daitezke. Bertan izena eman nahi izanez gero, Zineuskadirekin jarri zaitezke harremanetan, komunikazioa@zineuskadi.eu helbidearen bitartez.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.