EH Sona: Ezpalak + Polybius

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 13
    Aza 2021
    Bastzelona

Azaroaren 13an, 21:00etan, kontzertu bikoitza eskainiko dute Ezpalak atldeak eta Polybius-ek La Deskomunal-en. Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian egingo dute. Azaroaren 6tik abenduaren 10era arte luzatuko da, eta hainbat euskal talderen kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira bertan. Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handienaren 23. edizioa izango da aurtengoa.

Bartzelonako Euskal Etxea da jaialdi honen antolatzaile nagusia, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, tartean; Euskal Etxean bertan eta hiriko beste areto batzuetan.

2019an sortu zen Ezpalak taldea, beste hainbat taldetako kideekin, hala nola Voltaia, Los Moths edo Grises. Ezpalak honako hauek osatzen dute: Juanjo Berasain (ahotsa), Eñaut Gaztañaga (gitarra), Unai Eizagirre (baxua) eta Janardana Iglesias (bateria). Azken hori duela gutxi sartu da taldean, Xabi Arrieta aurreko bateria-jotzaileak taldea utzi ondoren. Rock alternatiboa egiten dute.

Polybius, bestalde, 2016an jaiotako talde zestoarra da: Aitor Korta Landa (bateria, koruak), Raul Olaizola Odriozola (gitarra, ahotsa), Hector Larrañaga Etxeberria (baxua, koruak) eta Narayan Paz Martikorenak (gitarra, ahotsa) osatzen dute taldea.

Egitarauari eta talde bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dago informazio guztia kontsultagarri.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Harpidetu