EH Sona: Patxi Irurzun
Euskara. Kultura. Mundura.
-
20Aza 2021Bartzelona
Bartzelonako Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Euskal Herria Sona jaialdian zazpi euskal musika taldek hartuko dute parte azaroaren 6tik abenduaren 10era arte. Horrez gain, liburu baten aurkezpena ere egingo dute. Patxi Irurzunen ‘Chucherías Herodes’ liburuarena, hain justu. Azaroaren 20an izango da, Euskal Etxean bertan, 19:00etan.
Patxi Irurzun (Iruñea, 1969) idazlea, kazetaria, liburuzaina eta filologoa da. ‘Chucherías Hérodes (Guía turística de Jamerdana)’ eleberria Euskal Herriko Rock Erradikalaren inguruko liburua da, 80ko hamarkadan hamabost urte zituztenen belaunaldiaren erretratu zehatza eta lan prekarietatea, klase kontzientzia eta beste hainbat gai jorratzen dituena.
Bartzelonako Euskal Etxea da jaialdi honen antolatzaile nagusia, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, tartean; Euskal Etxean bertan eta hiriko beste areto batzuetan. Egitarauari eta talde bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dago informazio guztia kontsultagarri.