EH Sona: Roba Estesa + Huntza
Euskara. Kultura. Mundura.
-
03Abe 2021Bartzelona
Abenduaren 3an, 20:30ean, kontzertu bikoitza eskainiko dute Sala Apolon Huntza taldeak eta Roba Estesa katalanek. Bartzelonako Euskal Herria Sona jaialdian egingo dute. Azaroaren 6tik abenduaren 10era arte luzatuko da, eta hainbat euskal talderen kontzertuak ikusi eta entzun ahalko dira bertan. Euskal Herritik kanpoko euskal musikaren jaialdirik handienaren 23. edizioa izango da aurtengoa.
Bartzelonako Euskal Etxea da jaialdi honen antolatzaile nagusia, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin, tartean; Euskal Etxean bertan eta hiriko beste areto batzuetan.
Huntza taldea 2014an sortu zuten unibertsitate giroan elkartutako 6 gaztek: Josune Arakistain Salas (trikitilari eta ahotsa), Uxue Amonarriz Zubiondo (pandero eta ahotsa), Aitor Huizi Izagirre (biolina), Aitzol Eskisabel Ruiz (gitarra), Inhar Eskisabel Ruiz (baxua) eta Peru Altube Kazalisek (bateria).
Roba Estesa, bestalde, osatzen dute Tarragonako Alba Magriñá (bateria eta perkusioak), Anna Sardà (baxua, biolontxeloa eta ahotsa), Clara Colom (akordeoi diatonikoa eta ahotsa), Claudia García-Albea (biolina eta ahotsa), Gemma Polo (ahotsa), Laia Casanellas (gitarra), Helena Bantulà (gitarra elektrikoa) eta Sandra Brake-k (katalan zeinu hizkuntzan interpretea).
Egitarauari eta talde bakoitzari buruz gehiago jakin nahi izanez gero, hemen dago informazio guztia kontsultagarri.