Eider Rodriguez eta Mari Jose Olaziregi euskal literaturaz Varsovian
Euskara. Kultura. Mundura.
Eider Rodriguez idazleak eta Juantxo Zeberio piano-jotzaileak Etxepare Euskal Institutuak sustatutako literatura eta musikako bira bat burutu berri dute Polonian (apirilak 23-27): Krakovia, Poznan, Gdansk eta Varsovia hirietan aritu dira, propio osatu duten “Hazia”, literatura-irakurketa eta musika uztartzen dituen emanaldia eskaintzen. Harrera izugarri gozoa izan da eta harrituta itzuli dira Polonian topatu duten euskararekiko eta euskal kulturarekiko interesa dela eta.
Gainera, Poznango Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kulturako ikasleek, Eider Rodriguezen “Katu jendea” lana aztertu zuten mintegi batean, egilearekin berarekin. Ondo probestu zuten ikasleek idazlearekin solasteko aukera, eta testuak elkarrekin irakurri eta aztertu ere egin zituzten, euskaraz zein polonieraz.
Amaitzeko, Eider Rodriguezek eta Mari Jose Olaziregik hitzaldiak eskaini zituzten Varsoviako Unibertsitateak antolatutako “¿La Voz dormida?” literaturari buruzko kongresuaren amaiera ekitaldietan. Lehenak, “Lagun izoztuaren trauma” izeneko mintzaldia eman zuen; bigarrenak, euskal egungo literaturaren eta gatazkaren arteko harremanaz aritu zen. Rodriguez eta Zeberioren “Hazia” irakurketa musikatuaren saioarekin eman zioten amaiera kongresuari. Programa osoa

Irudian Mari Jose Olaziregi, Eider Rodriguez, Juantxo Zeberio eta Aitor Arruza (Varsoviako Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurlea) Varsoviako Kongresuko partaide batzuekin