Eider Rodriguez, Kroaziako istorio laburren jaialdian

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-05-29

Eider Rodriguez euskal idazlea Kroazian izango da egunotan, Festival of the European Short Story istorio laburren jaialdian parte hartzen, Etxepare Institutuak LAF (Literature Across Frontiers) erakundearekin duen elkarlanari esker. Zagreb eta Rijeka hirietan antolatu da, maiatzaren 28tik ekainaren 2ra bitartean.

Hilaren 29an, astelehenean, U suradnji s CeKaPeom (CeKaPerekin elkarlanean) hitzaldian hartuko du parte. Biharamunean aldiz, maiatzaren 30ean, Reading and FESS Short Story Award Ceremony sari banaketan irakurketa eskainiko du.

Festival of the European Short Story jaialdia Kroaziako Zagreb hirian eta herrialdeko beste hiri baten artean burutzen da urtero eta aurtengoan, Rijeka hiriarekin batera antolatu dute. Istorio laburren topaleku izateaz gain, beste jaialdi batzurentzat bozgorailu lana ere egiten du FESSek. Autore, editore eta literatura-jaialdiez osatutako ekimenaren helburua argia da: Europa osoko istorio motz garaikideen lana aitortu, lagundu eta ezagutzera ematea.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu