EIZIEren euskal itzulpengintzaren inguruko datu base berria, NordaNor, martxan da

Euskara. Kultura. Mundura.

2014-09-17

Euskal itzulpengintzari buruzko informazioa bildu eta zabaltzeko asmoaren barruan, NordaNor Euskal itzulpengintzaren datu-basea sortu du EIZIEk (Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea), euskaratik eta euskarara eginiko itzulpengintza, interpretazioa eta zuzenketa kontuan harturik. Atzo aurkeztu zuten datu-base berria Donostiako Koldo Mitxelena eraikinean, eta dagoeneko erabilgarri dago.

Biltegi berri honetan informazioa bi ardatz edo atal nagusiren inguruan antolaturik dago, Itzultzaileak eta Itzulpenak, biak elkar loturik: itzulpenetatik abiatuta itzultzaileen datuetara jotzeko aukera ematen du, eta alderantziz. 

Besteak beste, bilaketa hauek egin daitezke: Hizkuntza jakin batetik (edo hizkuntza horretara) zer itzuli den; urte tarte jakin batean zer (kopurua eta testu motak) itzuli den; obren jatorrizko izenaren araberako bilaketak; itzultzaile bakoitzak zer itzuli duen; itzulitako obra bakoitzak izan dituen iruzkinak…

Proiektu hau aurrera eramateko,  erakunde eta profesional ezberdinekin elkarlanean aritu da EIZIE. Dena den, edozein erabiltzailek akatsen bat ikusiko balu, arduradunei zuzenketa egin dezaten eska diezaieke.

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko

Gune hau reCAPTACHAk babestuta dago eta Googleko Pribatutasun Politika zein Zerbitzuaren Baldintzak aplikatzen dira.