Eresoinka korua omenduko dute Argentinako Euskal Aste Nazionalean

Euskara. Kultura. Mundura.

2017-11-07

San Nicolaseko (Argentina) Euzkal Etxeak omenaldia egingo dio Eresoinka abesbatzari bere sorreraren 80. Urteurrenean, kontzertu baten bitartez, azaroaren 10ean antolatutako Argentinako Euskal Etxeetako Koroen topaketan. Bertan, Mikel Urdangarin euskal musikariak hartuko du parte, eta bere azken diska “Margolaria” aurkeztuko du. 

1937an Saran, Lapurdin erbesteratutako 110 euskal artistez osatutako koru talde mistoa izan zen Eresoinka, eta oraingoan omen egingo diote urtero antolatzen den Argentinako Euskal Aste Nazionaleko programaren testuinguruan. Diasporan euskaldun gehien biltzen dituen ekimenetako bat da hau, eta aurten lehen aldiz San Nicolas hiriko Euzkal Etxean antolatuko da.

Programa hau azaroaren 6tik 12ra bitartean luzatuko da eta ekintza kultural anitzak hartuko ditu bere baitan: zinea, musika, dantza, hitzaldiak, topaketak... Abesbatzen Topaketak -“Rafael de Aguiar” Udal Antzokian- Buenos Aires (Euskaltzaleak), Villa Maria, Viedma-Patagones, Cañuelas eta San Nicolas hirietako euskal koruak elkartuko ditu. Euren emanaldietan Eresoinka abesbatzari omenaldi bat egingo diete Argentinako euskal kantariek eta koruari buruzko dokumental bat proiektatuko da. Jarraian, Michel Etcheverry, Xabaltx eta Mikel Urdangarin abeslarien kontzertua eskainiko da.

Ikusi programa osoa hemen

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu