Edinburgh Festival Fringe - Dance Base: DAB

Euskara. Kultura. Mundura.

  • 19
    Abu 2025
    24
    Abu 2025
    Edinburgo

Edinburgh Festival Fringe munduko kultur ekitaldi handienetariko eta garrantzitsuenetako bat da. Urtero ospatzen da Edinburgon, Eskozian, abuztuan zehar. Etxepare Euskal Institutuak Dance Base Eskoziako dantzagunearekin duen elkarlanari esker, urtero euskal dantza konpainien presentzia bermatzen da bertan. Artistentzat oso plataforma garrantzitsua da, bai ikusgarritasunagatik eta baita nazioarteko kulturgileekin networking aukerengatik ere.

Etxepare Euskal Institutuak, ADDE Euskal Herriko dantza profesionalen elkartearekin elkarlanean, Fringe jaialdian parte hartzeko deialdia zabaldu zuen abenduan, eta aurtengo ediziorako Dance Baseko programatzaileek bi euskal konpainia aukeratu dituzte: DAB eta Cielo Raso.

Aurtengo Basque Showcase-aren egitarauan, DAB konpainiak ‘Noeud’ ikuskizunaren sei emanaldi eskainiko ditu abuztuaren 19tik 24ra. 

DAB konpainiaren ‘Noeud’ lana

NOEUD DAB dantza-konpainiaren proposamena da, eta Eduardo Chillidak eta Cristobal Balenciagak partekatzen dituzten lan-metodologietan sakontzean datza. Espazio eta irudi lerromakurren sorkuntza dira bi artisten kontzeptuak, beren denboraren mugimendua askatasunerantz gidatzen dutenak. Bizi izan ziren garaia ere inspirazio iturri izan zaio konpainiari: garai hartako egoera politiko, sozial eta kulturala behatu dute, eta hiru dantzari jarri dituzte eszenan, askatasuna murrizteko bidea aurkitzeko asmoz.

 

Harpidetu gure Newsletterrera informazio gehiago jasotzeko.

Harpidetu
?>