Estatu Batuetatik Frankfurtera, euskal kultura hauspotzen
Euskara. Kultura. Mundura.
Nerea Arrutik eta Mari Jose Olaziregik New Yorkeko CUNYko Bernardo Atxaga Katedran gaurtik aurrera emango duten mintegiak eraman ditu AEBetara Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.
Bidaia lehenago hasi zen, ordea. Sargori zegoen irailaren 30ean Miamin, lehen geralekuan, Mari Jose Olaziregik bertatik bidali digun kronikaren arabera. Helburua, azaroan Harkaitz Cano idazlea gonbidatu gisa hartuko duen Miami Book Fair azokako ekintzak bertako arduradun Sergio Andricainekin lotzea zen: mahai-inguruak, emanaldiak… Miamiko Espainiako kontsul Cristina Barrios donostiarrak era eskuzabal hartu zituen Etxepareko bi ordezkariak bere etxean. Bertan ziren, halaber, Dade College-eko (177.000 ikasle matrikulatuta dituena) ordezkariak.
Miamitik Boisera. Adiskide asko zituzten han zain: Boise State University-ko arduradun akademiko gorena, Provosta, Martin E. Schimpf; International Learning Opportunities alorreko zuzendari Corrine Henke; hiru dekano; World Languages Departamentuko Adrian T. Kane, Cheryl Oestreicher Special Collections and Archives alorreko arduraduna –Etxeparek egin zuen liburuen donazioa jaso zuena- eta bertako Basque Studies departamentuan lanean diharduten irakasleak: Nere Lete, John Bieter eta John Ysursa.
Nerea Arrutik eta Mari Jose Olaziregik New Yorkeko CUNYko Bernardo Atxaga Katedran gaurtik aurrera emango duten mintegiak eraman ditu AEBetara Aizpea Goenaga Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria eta Mari Jose Olaziregi Euskararen Sustapen eta Hedapenerako zuzendaria.
Bidaia lehenago hasi zen, ordea. Sargori zegoen irailaren 30ean Miamin, lehen geralekuan, Mari Jose Olaziregik bertatik bidali digun kronikaren arabera. Helburua, azaroan Harkaitz Cano idazlea gonbidatu gisa hartuko duen Miami Book Fair azokako ekintzak bertako arduradun Sergio Andricainekin lotzea zen: mahai-inguruak, emanaldiak… Miamiko Espainiako kontsul Cristina Barrios donostiarrak era eskuzabal hartu zituen Etxepareko bi ordezkariak bere etxean. Bertan ziren, halaber, Dade College-eko (177.000 ikasle matrikulatuta dituena) ordezkariak.
Miamitik Boisera. Adiskide asko zituzten han zain: Boise State University-ko arduradun akademiko gorena, Provosta, Martin E. Schimpf; International Learning Opportunities alorreko zuzendari Corrine Henke; hiru dekano; World Languages Departamentuko Adrian T. Kane, Cheryl Oestreicher Special Collections and Archives alorreko arduraduna –Etxeparek egin zuen liburuen donazioa jaso zuena- eta bertako Basque Studies departamentuan lanean diharduten irakasleak: Nere Lete, John Bieter eta John Ysursa. "Bilera hauen helburua -dio Olaziregik- euskal ikasketak indartzea izan da, curriculumean pisu gehiago lortuz; lana dugu aurretik, baina lortuko dugu”. Euskal komunitateko arduradunekin ere bildu ziren hurrengo goizean: Ana Mendiola Andreak Boiseko Jaialdiaren nondik norakoak azaldu zizkien eta Boiseko The Basque Museum and Cultural Center museoko Patty Millerrekin lan proposamen bat landu zuten; azkenik Martin eta Taylor Basque Center Euskal Etxeko arduradunak ere agurtu zituzten.
Urriaren 5ean New Yorkerantz abiatu ziren; CUNYko programa burutzeaz gain, hainbat bilera egingo dituzte unibertsitate eta kultur eragile ezberdinekin. Urriaren 9an Aizpea Goenaga Washington DCko Kennedy Center for the Performing Arts gune ospetsuko arduradunekin bilduko da, euskal kulturaren inguruko programa berri bat abian jartzeko asmotan. Mari Jose Olaziregi, berriz, Frankfurter Buchmesser liburu azokan egongo da, Kultura Sailak eta Euskal Editoreen Elkarteak finlandiar eta suitzar erakundeekin antolatu duten “National Literatures Revisited" lemapean egingo den mahai-inguruan, euskal literaturaren nazioartekotzea aztertzen.
BISITARI BURUZKO ALBISTEA Boise State University-ko webgunean
1. irudian: Aizpea Goenaga eta Mari Jose Olaziregi Boise State University-ko Martin E. Schimpf provostarekin eta Basque Studies Departamentuko Nere Leterekin
2. irudian: Cheryl Oestreicher Special Collections and Archives alorreko arduradunarekin
3. irudian: Boise State University-ko Basque Studies Departamentuko kideekin