Europako euskal etxeetako euskara irakasleen topaketa Berlinen
Euskara. Kultura. Mundura.
"Nola indartu mintzamen saioak erabiltzen ditugun materialetan" gai nagusitzat hartuta egin da urriaren 11 eta 12an, Berlinen, 2024ko ´Europako euskal etxeetako irakasleen topaketa´, Etxepare Euskal Institutuak eta Berlingo Gernika Kulturverein Euskal Etxeak antolatuta.
2024-2025 ikasturtea prestatzea xede, Etxepare Euskal Institutuaren Euskara Munduan programako koordinatzailea, Kinku Zinkunegi, eta 12 irakasle batu dira, Madrilgo, Bartzelonako, Valentziako, Valladolideko, Mallorcako, Bordeleko, Parisko, Bruselako eta Berlineko euskal etxeetatik etorriak.
2024-2025 ikasturtean Europako euskal etxe gehienenetan irakatsiko da euskara. Bileran, besteak beste, Ingura ere aurkeztu zen, HABEren euskara ikasteko online tresna berria
Topaketa ostiral arratsaldean eta larunbatean egun osoz burutu da, irakasleek aurretik proposatutako gaiak jorratuz. Horrekin batera, ohi bezala, irakasle bakoitzak bere euskal etxean azken urtean euskararen inguruan egindako lanaren berri eman du eta, besteak beste, Ingura, HABEk euskara ikasteko garatu duen online tresna berria eta beste baliabide batzuk ere aurkeztu dira. Datorren urteko bilerareren xehetasunak ere erabaki ziren: Valentzian egingo da urriaren 17 eta 18an, Laurak Bat Euskal Etxearen abegipean.