European Jazz Unit Bandak arrakasta handia izan du ´The Brussels Jazz Marathon´ jaialdian
Euskara. Kultura. Mundura.
The Brussels Jazz marathont, jazz-aren Europako topaketa handia, maiatzaren 20tik 22ra antolatu dute Bruselan eta arrakasta handiko 250 doako kontzertu eskaini ditu, 450 jazz musikari batuta. Horien artean, Borja Barrueta batería jole euskalduna dago, Etxepare Euskal Institutuaren laguntzarekin jazz maratoian parte hartu duena European Jazz Unit bandarekin batera . Institutuak EUNIC Europako Kultur Institutuen sarekide gisa bultzatu duen ekimenetako bat da azken hori.
Barruetaren bateriarekin batera, beste nazioarteko zenbait musikarik osatzen dute European Jazz Unit, EUNIC Brusselsen eskutik: Robert Landdermann kontrabaxuan, Frederik Leroux gitarran, Piotr Damasiewicz tronpetan, Elias Stemeseder pianoan, eta Kristóf Bacso eta Maria Faust saxofoi eta klarinetean.
Bandak sekulako arrakasta izan du, eta hedabideen artean ere oihartzun handia izan du. Duela hogei urte baino gehiagotik antolatzen den maratoia da, eta Grand Place, Sablon, Sainte-Catherine eta Fernand Coq eszenatokietan aritzen dira musikariak.